JARDUERA TRADIZIONAL ETA INGURUNE NATURALAGAZ OREKA

URIBEKO TURISMOA

1995. urteaz geroztik, eskualdeko 24 udalerriek batera eta Jata-Ondo Landa Garapenerako Elkarteak bultzatuta, landa-turismoaren arloko ekintzak egin dira, Eskualdeko Turismo Mahaia sortuz eskualdeko udal guztien parte-hartzearekin eta eskualdean turismo-ekonomiaren sinergiak garatuz.

Hori dela eta, Jata-Ondok konpromisoa hartzen du Uribeko turismo-sektorearen garapena bultzatu eta koordinatzeko, sektore horren lehiakortasuna, berrikuntza eta iraunkortasuna sustatuz, euskal kultura eta ingurune naturala errespetatuz eta bertako biztanleen esperientzia turistikoa eta bizi-kalitatea hobetuz.

www.uribe.eu

URIBEKO TURISMOA

Eskualdeari eta eskualdeko turismoari buruzko informazio gehiago

JATA-ONDO

Jata-Ondo Uribe eskualdeko landa-eremuen garapenaz arduratzen den Landa Garapenerako Elkartea (ADR) da. Hainbat arlo lantzen ditu: lurraldearen antolakuntza, nekazaritza eta basogintza, turismoa, osasungintza, ingurumena edo turismoa eta abar.

NON AURKI GAITZAZU

Landa Garapen Alkartea.

Trobika Kalea, 5
48100 Mungia, Bizkaia

Tel. 946 15 66 12
jataondo@jataondo.org