NEKAZAL UZTIATEGIAK
NEKAZARITZAKO ETA ABELTZAINTZAKO HONDAKINAK BILTZEA ETA KUDEATZEA
Ekimena Jata-Ondo Landa Garapenerako Elkarteak eta Bizkaiko Landa Garapenerako gainerako Elkarteek nahiz Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak bultzatua da. Nekazaritza eta abeltzaintzako hondakinen bilketa selektiboak negutegietan nahiz zuloetan erabilitako plastikoen bilketa eta ontzi zoosanitarioena kudeatzen du. Hondakin fitosanitarioak Derioko eta Mungiako garbiguneetan utzi daitezke.
Ontzi zoosanitarioen bilketa Mungiako San Isidro Kooperatiban eta Lezamako Nekazaritzako Kooperatiban egiten da hiruhilekoan behin.
Barnetegi eta zuloetako plastikoen bilketa, bildu beharreko plastikoaren arabera, esplotazioan bertan nahiz hainbat nekazarirentzako puntu komun batean egiten da. Bertara gerturatzen da urtean bitan kamioi bat. Biltzeari ekiteko, esplotazioek Jata-Ondori jakinarazi behar diote lehenik.
Hondakin zoosanitarioak aipatzean, abeltzaintzako jardueran erabiltzen diren plagizida eta botiken ontziez ari gara eta suntsitzeko hondakin arriskutsuen prozesua jarraitu behar da, ingurumenerako eta osasunerako arriskutsuak baitira.