JATA-ONDO | LANDA GARAPEN ALKARTEA.
HELBURU OROKORRAK
Euskal nekazaritzaren eta orokorrean nekazaritza inguruaren funtzioaniztasuna eta iraunkortasuna bultzatzea. Bereziki, alderdi ekonomikoa, soziala, ingurunekoa eta kulturala kontuan hartuz, diskriminazio positiboko ekintzen bidez euskal nekazaritzaren ezaugarri eta errealitatera egokitutako eredua diseinatuz, abandonu- eta despopulatze-prozesuak geldiagotuz, nahiz landa- eta hiri-munduen arteko elkarrekintza eskainiz.
Nekazaritza-eremuaren oinarrizko izaera-zeinuak nahiz nekazaritza eta elikadura sektorearen inguruan etorkizuneko egituraketa gordetzea.
Nekazaritzaren gaitasun lehiakorraren hobekuntza bultzatzea, eremu fisikoaren ezaugarriak eta nekazariek garatzen duten gizarte-funtzio garrantzitsua kontuan izanik. Funtzio hori familia-esplotazio ereduan oinarritzen da, asoziazionismoaren eta kooperatibismoaren bidez egituratzen da eta merkatura bideratua da, euskal kontsumitzaileak kalitatezko produktuei, ingurumenaren babesari eta nekazaritzaren eta elikagaien kalitateari etekina atera diezaioten ahalbidetuz.
Landa-eremuetako egitura ekonomikoak eta enpresen lehiakortasuna areagotzea, bereziki, nekazaritza eta elikagaien enpresei, landa-turismokoei, nekazaritza ekologikokoei eta azken batean, nekazaritza eremuan garapen endogenoko proiektuak gauzatzen dituen edozeini, jaramon eginez.
Landa-eremuen garapenari eragingo dioten Administrazio eta Erakunde Publikoen arau eta ekintzak integratzea, disfuntzionaltasunak eta koordinazio-falta saihestuz.
Landa-eremuen garapeneko protagonismoa herritarrengan eta eremuetako erakundeengan mantentzea, asoziazionismoa nahiz emakumeen eta gazteen prozesu ekonomiko eta sozialetako partaidetza bultzatuz.
Landa eremuetako ondare natural, kultural eta linguistikoa berreskuratzea, zaintzea eta garatzea.
Lurraldearen antolakuntza hobetzea, espazioaren okupazio arrazionalagoa, orekatuagoa eta elkarrekin erlazionatua lagunduz.
Nekazaritza eremuaren balioak jasoko dituen gizarte kultura bultzatzea, garatzeko behar dituen neurri egokiak ezartzea.