JARDUERA TRADIZIONAL ETA INGURUNE NATURALAGAZ OREKA

URIBEKO TURISMOA

1995az geroztik, Jata-Ondo Landa Garapenerako Elkarteak bultzatuta, eskualdeko 24 udalerrik landa-turismoaren arloko zenbait ekintza garatu dituzte elkarrekin. Horrela, eskualdeko udaletxe guztiek parte hartzeko Turismoaren garapenerako Eskualdeko Turismoaren Mahaia sortu da eta eskualdeko ekonomia turistikorako sinergiak garatu dira.

Turismoak eskualdean izandako garapenari dagokionez, azken eguneratzea 2016an izan zuen Eskualdearen Garapenerako Programaren baitako estrategia-lerroetako bat izatea aipagarria da (10/1998 Legea, apirilaren 8koa, Landa Ingurunearen Garapenerakoari jarraiki garatua).

Era berean, eremu turistikoaren baitan, estreinakoz 2006an garatutako eta 2011n eguneratutako dinamizazio turistikorako plan zehatz bat ere badago.
Aurrez aipatutakoaz gain, geure eskualdean kanpoaldean promozionatzeko hainbat ekintza ere ari dira garatzen.

www.uribe.eu

URIBEKO TURISMOA

Eskualdeari eta eskualdeko turismoari buruzko informazio gehiago

JATA-ONDO

Jata-Ondo Uribe eskualdeko landa-eremuen garapenaz arduratzen den Landa Garapenerako Elkartea (ADR) da. Hainbat arlo lantzen ditu: lurraldearen antolakuntza, nekazaritza eta basogintza, turismoa, osasungintza, ingurumena edo turismoa eta abar.

NON AURKI GAITZAZU

Landa Garapen Alkartea.

Trobika Kalea, 5
48100 Mungia, Bizkaia

Tel. 946 15 66 12
jataondo@jataondo.org