JATA-ONDO | LANDA GARAPEN ALKARTEA
LEADER Programa
Jata-Ondo Mendinet elkarteko kide da. Mendinet Euskadiko LEADER laguntzen kudeaketaz arduratzen da bai aurreko programazio aroetan LEADER + (2002-2007) eta LEADER 2007-2013, bai une honetakoetan 2016-2020. Mendinet EAEko Landa Garapenerako 18 Elkarteek eta HAZI Fundazioak osatuko dute.
LEADER Programaren helburu orokorra Euskal Herriko LEADER eremuetako garapen ekonomikoari laguntzea da, landa-biztanleria mantentzeko helburuz eta enplegu-aukeren sustapena eta zerbitzu eta ekipamenduen horniduran biztanleria- eta lurraldetasun-oinarria zabalduz. Hori guztia integratutako eta kalitatezko garapen iraunkorrerako estrategia berritzailearen bidez, eskualdeko landa garapenerako programetan aurreikusitako proiektuak bultzatuz eta MENDINET osatzen duten erakunde guztien arteko egiazko lan-sarea osatuz.
2018ko languntza eskaerak aurkezte epea itxi da.