LANDA GARAPEN ALKARTEA

JATA-ONDO

Jata Ondo Uribe eskualdeko Landa Garapenerako Elkartea da.

1991an sortu zen eta honako helburuak lortzea du xedea:

“Landa Garapenerako Elkarte”en (ADR) funtzio nagusia eskualde bakoitzeko landa-eremuen garapena laguntzeko 10/1998 Legea, apirilaren 8koa, Landa Ingurunearen Garapenerakoak bildutako helburu, orokor eta sektorialak, betetzea da.

Jata-Ondo ADRa, zehazki, Uribe eskualdeko landa-eremuen garapenaz, eta azken finean, bertako biztanleen bizi kalitatea hobetzeaz, arduratzen da.

Horretarako, Elkartearen beste helburuetako bat bertako eta eskualde osoko nekazaritza sektoreko eragileen partaidetzarako eta elkarrekintzarako bide gisa funtzionatzea da. Hori guztia, ekimen lokalak dinamizatu, sortu eta bultzatu daitezen eta biztanleen beharrak bildu daitezen; horrela, Elkarteak administrazio eskudunei helarazteko eta konponbideak, laguntza ekonomikoak… lortzeko.