LEADER PROGRAMA 

LEADER programak, kalitatezko eta sostengarri diren garapen estrategia berrien sustapena dauka helburu bezela. Natur eta kultura ondoarearen balioztapen forma berrien esperimentazioa, enpleguaren eta landa elkarteen antolakuntza kalitatearen hobekuntza.

Euskal Autonomia Erkidegoan LEADER ikuspegia kudeatzeko ardura duen Toki Ekintzako Taldea da MENDINET. MENDINET Landa Garapenaren Aurrerapenerako Elkartea Toki Ekintzako Talde gisa eratu da, LEADER ikuspegia 2007-2013 epean kudeatzeko aukeratua izan da. Jata-Ondo Landa Garapen elkartea, Mendineten kide da.

Baserri

Laguntzak

Informazio-ekintzak eta lanbide-prestakuntzako ekintzak. 17. artikulua 

Laguntza hau Nekazaritzaren, elikagaien eta basogintzaren sektorean lan egiten duten pertsonentzako informazioarekin eta lanbide-prestakuntzarekin loturik dauden ekintzak finantzatzeko da.

Neurriak bere gain hartutako prestakuntza-ekintzak eta -ikastaroak eman edo bultzatzen dituzten erakundeak izango dira laguntzak jasoko dituztenak.

Nekazaritza-, elikagaigintza eta basogintza-sektoreetan produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko lankidetza. 18. artikulua

Lehen sektorean lankidetza sustatzen laguntzeko da laguntza hau, lehen sektorearen, nekazaritza eta basogintzako produktuen eraldatze- eta merkaturatze-industrien edota bestelakoen artean, produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko.

Nekazaritza eta basogintzako ekoizleek, horien elkarteak, kooperatibak eta lanbide arteko elkarteko kideek, nekazaritzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko industriek, horien elkarteek eta lanbide arteko elkarteko kideek, bai eta hirugarrengo batzuek ere, hala nola, lankidetza-proiektuetan lan egiten duten LGEek, TETek, teknologia-zentroek, ikerketa-zentroek, unibertsitateek eta antzekoentzat zuzenduta dago laguntza hau.

Nekazaritzakoak ez diren jardueretara dibertsifikatzea. 19. artikulua

Dibertsifikazio-jardueretarako laguntza da hau, ustiategietan nekazaritza-elikagaien alorrekoak ez diren jarduerak sustatzeko.

Laguntzaren onuraduna ustiategiko familia-unitateko kide bat izango da, eta kidetzat pertsona fisiko edo juridikoa nahiz pertsona-talde fisiko edo juridikoa hartuko da, lege nazionalek taldeari edo kideei ezartzen dieten erregimen juridikoa aintzat hartu gabe, nekazaritzako langileak salbuespen izanik.

Mikroenpresak sortzeko eta garatzeko laguntza. 20. artikulua

Mikroenpresak sortzeko eta garatzeko laguntza da hau.

Onuradunak nekazaritzako elikagaien sektorearekin loturarik ez duten mikroenpresak izango dira, 10 lanpostu baino gutxiagokoak eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra gehienez 2 milioi eurokoa dutena, Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan zehazten den bezala.

Turismo-ekintzak sustatzea. 21. artikulua

Bai landa-ingurunean turismo-azpiegiturak sortu eta hobetzeko, bai kalitatezko landa-turismoa sustatzeko jarduerak bultzatzeko laguntza da hau.

Turismoa bultzatzeko helburua duten tokiko erakundeek, udalaz gaindiko erakundeek eta irabazi asmo gabeko erakundeek jasotzekoak dira laguntza hauek.

Landa-ekonomiarako eta biztanleentzako oinarrizko zerbitzuak. 22. artikulua 

Laguntza horren helburua da landa-biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkoak diren oinarrizko zerbitzuak eta ekipamendu banakatuak edo kolektiboak ezartzea.

Tokiko erakundeek, udalez gaindiko erakunde publikoek eta Landa Garapeneko Elkarteek jaso ditzakete laguntza hauek.

III. ardatzak jorratutako alorretan jarduten diren ekonomia-eragileen prestakuntza eta informazioa. 23. artikulua 

EAEko landa-eremuetan lan egiten duten eragileentzako prestakuntza- eta informazio-ekintzak sustatzeko laguntza da hauxe.

Neurriak biltzen dituen prestakuntza-ekintzak eta -ikastaroak bultzatzen dituzten erakunde publiko edo pribatuek nahiz pertsona fisiko edo juridikoek jaso ditzakete laguntza hauek.

Lurraldeen arteko eta nazioz gaindiko lankidetza. 24. artikulua

Estatuko beste eskualdetako Tokiko Ekintzako Taldeen arteko edo estatu kideetako Taldeen arteko lankidetza-jarduerak bultzatzeko laguntza da hau.

Euskadiko Autonomia Erkidegotik hau aukeratutako TETa izango da onuraduna.