Latxaga Errota Mintegia

Enpresentzako landa inguruan sorturiko negozio zentrua.

 

Gatikan dagoan Latxaga Errota enpresa Mintegiaren helburua eskualdean sortzen diran enpresa barriei gune bateratu egokia eta zerbitzuak eskaintzea da; helburu hori lortzeko, Udalak errentan emongo ditu Enpresa Mintegian dagozan 14 modulu eta lokalak.

Helburu zehatzak honakoak dira:

Baserri errotarekin

  • Ekintzaile barriei bidea zabaldu, aholkularitza teknikoa eskainita.
  • Lanpostuak sustatzen lagundu, horregaz batera enpresen sorrera bultzatu eta, era berean, enpresa horreek sare sozioekonomikoan izango dauen proiekzinoa sustatu. 
  • Herriko produkzino-egitura dibertsifikatu.
  • Herritarrei erakutsi enpresak sortzea edota ekintzaile izatea bideragarria dala. Eta horretarako, agertzen diran ekimen barrientzako aholkularitza teknikoa eskaini, hasikeran nahiz proiektuaren gestinoan edo barrikuntza-tekniketan.
  • Eskualdearen dinamizazinoan eragin, herritarren bizi kalidadea hobetzeko eta nekazal mundua apurka-apurka finkatu daiten.

 

NORI ZUZENDUTA?

Latxaga Errota Mintegian eskuragarri dagozan 14 lokalen errenta-adjudikazinoan edozein pertsona natural edo juridikok hartu ahal izango dau parte, beti bere, euren gaitasun juridiko eta jardutekoa osorik badaukie eta Administrazino Publikoen Kontratuen ganeko Legearen 20. artikuluan ezarritako debekuetakoren batean sartuta ez badagoz.

Hartzaile edo onuradunek ondoko baldintzak bete beharko dabez:

  • Proiektu honen helburuak -Nekazal eta Zentzuzko Garapenekoak- beteten dituan enpresa jarduera garatzea.
  • Enpresa jarduerari (lehenengoz) oraintxe ekitea edo, gehienez bere, aurreko 12 hilabeteetan ekin izana.
  • Martxan diran enpresek egunean izan beharko dabez euren Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzagazkoak.
  • Aukeratutako enpresek legez eratuta eta Zerga-Erregistroan izena emonda egon beharko dabe errenta-kontratua sinatzen dan egunerako.
  • Zentroaren barne-araudia betetea, bai epe, helburu, onura zein portaeretan, baita zentroak sustatzen dauen beste edozein araudi bere.

ABANTAILAK

Zerbitzu honek eskaintzen dauen onurarik handiena Latxaga Errotako moduluetako bat errenta tutelatuan hartzeko aukerea da.

Egingo diran programetako batzuetan parte hartzeak aukerea emongo deutse adjudikazinodunei eraikinak dituan espazio komunak erabilteko, kasurako, zentroan bertan dagozan 4 batzar- eta formazino-gelak (onuradun guztiek erabili daiezan eraiki diranak).

Era berean, horretaz guztiaz ganera, eta aparteko gastu barik, zerbitzu profesional osagarriak bere eskainiko dira, besteak beste:

  • Zentroak eskaintzen dauen zerbitzu orokorraren barruan, idazkaritza eta kudeaketa administratiboko zerbitzua emongo da.
  • Enpresariei informazinoa, aholkuak eta orientabideak emongo jakez euren Proiektuaren, Negozio Planaren eta enpresaren Bideragarritasunaren inguruan, bai eta enpresa hori martxan iminteko bere.
  • Euren egoitza Latxaga Errota Mintegian izango daben enpresa proiektuei eta enpresei ahal diran gestino eta kontrol tresnak jarriko jakez eskura, Proiektua gauzatzeko eta negozioa sendotzeko erabili daiezan. 
  • Prestakuntza ekimenak gauzatuko dira, sustatzaileen prestakuntza egokitu eta enpresa barrien gestinoa (arlo guztietan) hobetzen lagungarri izango diranak.

Amaitzeko, eta aurrekoaz ganera,  zentroak sustatutako edozein ekimenetan hartu ahal izango dabe parte onuradunek. Horretara, bertan kokatutako enpresen kalidadea hobetzeko eta bikaintasuna maila lortzeko ahalegina egingo da. Ekimen horreek era honetakoak izango dira:

  • Bazkideen arteko batzarrak, esperientziak trukatzeko.
  • Kanpotik ekarritako erakusketak, lan eta enpresa munduagaz lotuak.
  • Lan-tailerrak taldeka, enpresa bakotxak garatzen dituan jarduerak hobetzeko.

 


Latxaga Errota mapa handiago ikusteko

Gugaz egon eta hitz egin nahi izanez gero, hemen gaude:

Ugarte auzoa, 5

Gatika 48110

628793744 / 946740899