EREIN programa- EUSKO JAURLARITZAren laguntza 

Dekretuaren xedea, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuetan sustatu eta garatzeko jardueren eta inbertsioen finantzaketara zuzendutako dirulaguntzen emakida jasotzea eta arautzea da.  BOPV. Nº201 (21/10/2008)

Dekretu honen aplikazioaren esparru geografikoa Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremu guztiak izango dira.

Laguntza honen eskaera egiteko ADR Jataondo LGE-tik pasa zaitezkete.

hiri bat

Laguntzak

a) Landa-ekonomia eta biztanleriarentzako oinarrizko hornikuntza-zerbitzuetarako. (18. ART)

Landa-biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkoak diren oinarrizko zerbitzuak eta ekipamendu banakatuak edo kolektiboak ezartzea.

  • Eraikuntzak eta lokalak eraiki eta egokitzea, eta, era berean, bizi-kalitate hobea ahalbidetzeko beharrezkoak diren ekipamenduak ezartzea. Ikus zentro sozialak, kulturalak, haurtzaindegiak, eguneko egoitzak, liburutegiak, erabilera anitzeko zentroak, kirol-instalazio eta -ekipamenduak, botikategiak, etab.

Azken batean, helburua da oinarrizko zerbitzuak martxan jartze hori sustatzea. Hala nola, garraioa, gizarte-zerbitzuak, etxeko asistentzia, hezkuntza-zerbitzuak, osasun-zerbitzuak eta anbulantzia medikalizatuak. Horrez gain, mota guztietako ekipamenduez hornitu nahi dira, bereziki nekazaritza-eremuko emakumeen ongizatea, menpeko pertsonena eta gazteena azpimarratuz.

  • Oinarrizko azpiegiturak hobetzea, energia suministratzeko, ura hornitzeko eta saneatzeko, telekomunikazioetarako.

Honako hauek izan ahalko dira laguntza horien onuradun: toki-erakundeak, udalez gaindiko erakunde publikoak eta landa-garapeneko elkarteak.

b) Landa-eremuko biztanleriaren berrikuntza eta garapenerako. (19.ART)

Laguntza honen helburua da hondatutako biztanleguneak berreskuratzea eta hirigintza aldetik egokitzea.

Diruz lagun daitezkeen jarduerek landa-eremuetan hondatuta dauden guneak hirigintza aldetik egokituko dituzte, eta horretarako zolaketa, seinaleztapena, irisgarritasuna, argiak, lorategiak, hiri-altzariak eta horrelako hainbatez baliatuko dira.

Neurri honetatik ez zaie laguntzarik emango diru-sarrerak sortzen dituzten proiektu ekonomikoei.

Laguntza honen onuradun: toki-erakundeak, udalez gaindiko erakunde publikoak eta landa-garapeneko elkarteak.

c) Landa-ondarea zaintzea eta hobetzeko. (20.ART)

EAEko ondare historiko-monumentala, kulturala, etnografikoa eta naturala zaharberritzeko, mantentzeko eta hobetzeko jarduerak sustatzea. 

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honakoak izango dira:

  • Ondare historiko-kulturala mantentzea, zaharberritzea eta hobetzea: elizak, baserriak, monumentuak, idazkiak, frontoiak, bolatokiak, landa-tradizioak, etab.
  • Nekazaritza-kulturaren ondarea osatzen duten elementu etnografikoak berreskuratzea.
  • Natura-ondarea mantentzea, zaharberritzea eta hobetzea. Gainera, natur balio handiko inguruak garatzea; hala nola, karobiak, ikaztegiak, elementu megalitikoak, elurtegiak, etab.
  • Aurreko guztiaren sentsibilizazio-ekintzak.

Neurri honetatik ez zaie laguntzarik emango diru-sarrerak sortzen dituzten proiektu ekonomikoei.

Laguntza horien onuradunak honakoak izan daitezke: bai erakunde publikoak, bai irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak.

d) Diruz lagun daitezkeen jardueratako eta gastuetarako. (21.ART)

Diruz lagun daitezkeen jarduerek enpresak sortu, handitu eta modernizatuko dituzte. Horrez gain, jarduera ekonomikoetarako lurzorua eta instalaziorako lokalak prestatuko dituzte. 

Laguntza horien onuradunak honakoak izan daitezke: Bai erakunde publikoak, edota pribatuak, zein pertsona fisiko nahiz juridikoak. 

e) Lanpostuak sortzeko laguntzak. (24.ART)

 Inbertsioari lotuta ez dauden lanpostuak sortzea lortu nahiko da, eta hurrengoak izango dituzte helburu:

  • 1.- Besteen konturako langileak kontratatzea, aurretik lanik izan ez dutenak edo aurretik zeukatena galdu dutenak. Gainera, beren kabuzko jarduerak sortzea, hau da, langile autonomoak jartzea edo gizarte ekonomiako araubide juridikoaren pean dauden enpresak sartzea sustatzen dutenak.
  • 2.- Emandako laguntza behin-behinekoa izango da, hau da, behin emango da sortutako lanpostu berri bakoitzeko.

Onuradunak eta hartzaileak: Lanposturako laguntzak enpresek eta langabeek lortu ahalko dituzte. Enpresak lanpostu garbia sortzeko bideratuko dira laguntzak. Ekintzen hartzaileak hurrengoak izango dira: Lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten kolektiboak eta langabezian dauden pertsonak.

f)  Etxebizitza berriak urbanizatzeko eta jada eraikitakoak birgaitzeko.(29.ART)

Diruz lagun daitezkeen ekintzak honakoak izango dira:

  • Eremuak urbanizatzea etxebizitza-sustapen kolektiboaren bidez.
  • Etxebizitza birgaitzea.

Laguntza horien onuradunak honakoak izan daitezke: Bai erakunde publikoak, edota pribatuak zein pertsona fisiko nahiz juridikoak.