Bizkaiko Lurralde Historikoko landa-eremuen egokitzapena eta garapena sustatzea da foru dekretu honen xedea. Neurri hauek ezarri dira eta gastu hauek lagundu daitezke diruz: Landa eremuko ekonomiarako eta biztanleentzako oinarrizko zerbitzuak, landa-eremuko herriak berritu eta garatzea, landa-ondarearen kontserbazioa eta hobekuntza, nekazaritza-azpiegiturak garatu eta hobetzea, turismoko jarduerak sustatzea, ustiategietan bestelako jarduerak egitea, enpresa txikiak sortu eta garatzea eta beste laguntza batzuk. Onuradunak, pertsona fisiko zein juridikoak, publiko zein pribatuak izan daitezke foru dekretu honetan ezarritako laguntzen onuradun, baldin eta dagokion laguntzaren araubidean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Landa-eremuko bizi-kalitatea hobetzen duten oinarrizko azpiegiturak eraikitzea eta hobetzea. Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.
Honako eraikin eta lokal hauek eraiki eta hornitzea lagundu daiteke diruz:
Honako oinarrizko azpiegitura hauek eraikitzea eta hobetzea lagundu daiteke diruz:
Udalak, udalez gaindiko erakundeak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak izan daitezke laguntza hauen onuradun, baldin eta aurreko artikuluan adierazitako inbertsioak egiten badituzte.
Laguntza mota hau landa-eremuetako historia-, monumentu-, kultura, etnografia- eta natura-ondarea osatzen duten elementuak berritu, mantendu eta hobetzeko jarduerei laguntzeko da.
Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak. Honako hauek eraikitzea eta hobetzea lagundu daiteke diruz:
Udalak eta udalez gaindiko erakundeak izan daitezke laguntza hauen onuradun, baldin eta aurreko artikuluan adierazitako inbertsioak egiten badituzte.
Laguntza mota hau landa-eremuetako historia-, monumentu-, kultura, etnografia- eta natura-ondarea osatzen duten elementuak berritu, mantendu eta hobetzeko jarduerei laguntzeko da.
Elizak, baselizak, errotak, monumentuak, pilotalekuak, bolalekuak, landa-ohiturak, eta abar berreskuratu eta hobetzeko azterlan eta inbertsioak lagundu ahal izango dira diruz. Horrez gain, landa-kultura osatzen duten elementu etnografikoak berreskuratzeko ere eman ahal izango dira laguntza hauek.
Udalak, udalez gaindiko erakundeak, irabazi asmorik gabeko pertsona fisikoak edo juridikoak eta landa-garapenerako elkarteak izan daitezke laguntza hauen onuradun.
Laguntza-lerro honen bidez, ikuspegi endogeno batetik abiatuta, turismoari lotutako jarduera ekonomikoak lagundu nahi dira diruz, landa-eremuetan landa-biztanleriari eusten laguntzen duten lanpostu berriak sor daitezen.
Honako jarduera hauek sartzen dira laguntza-lerro honetan:
Udalak, udalez gaindiko erakundeak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak izan ahal izango dira laguntza hauen onuradun.
Ustiategietan nekazaritzako elikagaiak ekoizteko ez diren bestelako jarduerak egiteko da laguntza-lerro hau.Nekazaritzako ustiategi batean bestelako jarduera batzuk egitea ustiategi horrek irauteko beste aukera bat da.
Honako jarduera hauek lagundu ahal izango dira diruz:
Ustiategien titularrak izan ahal izango dira laguntza hauen onuradunak.
Laguntza hauek enpresa txikiak sortu, zabaldu eta modernizatzeko dira.
Enplegurako beste aukera batzuk sortzeko helburu estrategikoan lagundu nahi da laguntza hauen bidez. Horretarako, nekazaritzako elikagaien ekoizpenari lotuta ez dauden beste jarduera ekonomiko endogeno batzuk sustatu nahi dira.
Honako hauek lagundu daitezke diruz:
Nekazaritza elikagaien sektoreari lotuta ez dauden enpresa txikiak izan ahal izango dira laguntza hauen onuradun.